futbola

Madrilgo Udalaren ehun mila euroko faktura Athletici finaleko zikinkeriagatik?

Haren arabera, Bilboko klubak ez zituen Athletic Hiria eta inguruak garbitu, ustez hitzartu zuten bezala.

2012ko ekainaren 5a
19:07
Entzun

Madrilgo Udala kexu da maiatzaren 25ean, Espainiako Kopako finalaren egunean, ustez Athleticeko jarraitzaileek han sortutako zikinkeria pilagatik eta eragindako txikizioengatik, eta prest dago Bilboko klubari garbitasun eta konpontze lanengatik ehun mila euroko faktura igortzeko. Oraingoz, espedientea zabaldu du.

Udalaren arabera, milaka tona zabor eta beira geratu ziren Madrilen Athletic Hirian eta inguruetan. Udalak dio bi finalista Bartzelona eta Athletic zirela garbitasun lanak-eta egitekoak, baina Bilbokoak ez zuela halakorik egin. Klubek aurrez abal gisa ehuna mila euro jarri zituzten.

Vicente Calderon estadiotik oinez 20-25 minutura egon zen Athleticen zaleen gunea, Puente del Rey zabalgunetik gertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.