PIRAGUISMOA

Maialen Chourraut, finalerdietara

Bigarren txandan lortu du sailkapena, 11. denborarik onena eginda.

Maialen Chourraut lanean. ANTONIO LACERDA / EFE
2016ko abuztuaren 8a
22:25
Entzun

Susto ederra hartuta, baina finalerdietan da jada Maialen Chourraut piraguista lasartearra. Lehen txandan ate batetik ez da igaro, eta 54 segundoko zigorrak sailkapenaren atzealdera eraman du.

Hobeto aritu da bigarren txandan, eta 102 segundo behar izan ditu jaitsiera egiteko. Lau segundoko zigorra jasota, 106 segundo behar izan ditu guztira. Chourrautek berak sare sozialetan zabaldutako mezuak erakusten du bizitako tentsioa:

Denbora hori hartuta, 11. postuan sailkatu da Chourraut. Ostegunean jokatuko du finalerdia (18:27), eta hura gaindituz gero, egun berean finala (20:00etatik aurrera). 2012ko jokoetan brontzezko domina lortu zuen, eta lasartearra da euskal kirolarien artean domina lortzeko aukera dutenetako bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.