Aurtengo buruz buruko pilota txapelketa maiatzaren 3an hasiko da, Legazpin —partida zehazteke dago—, eta hamasei pilotari ariko dira torneoan. Maiatzaren 4an izango da bigarren partida, Bilbon: Urrutikoetxea-Gonzalez. Gaur aurkeztu dute txapelketa, Bilboko La Caixako egoitza nagusian.
Txapelketa kanporaketen bidez jokatuko dute, eta finala ekainaren 17an izango da.
A multzoa: Barriola-Beroiz; irabazlea Irujoren aurka, eta partida horretako irabazlea Xalaren aurka.
B multzoa: Begino-Arretxe II.a partidako irabazlea Zubietaren, Aritz Lasaren edo Ezkurdiaren aurka; irabazlea Olaizola I.aren aurka; eta partida horretako irabazlea Idoateren aurka.
C multzoa: Urrutikoetxea-Gonzalez; irabazlea Merino II.aren kontra; eta horren irabazlea Bengoetxea VI.aren kontra.
D multzoa: Olaetxea-Albisu; partida horretako irabazlea Retegi Bi-ren aurka; irabazlea Olaizola II.aren kontra.
Binakako finaleko sarrerak, agortuta
Hilaren 29an Titin III.a-Merino II.a eta Xala-Laskurain bikoteek Binakako Txapelketako finala jokatuko dute, Bizkaia pilotalekuan. Gaur jarri dituzte salgai sarrerak, eta dagoeneko amaitu dira.