Maider Unda Olinpiar Jokoetarako sailkatu da
BORROKA LIBREA. Maider Unda Londresko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen herenegun, Helsinkiko sailkatze torneoa irabazita. Aramaioko borrokalaria jokoetarako sailkatu den bigarren aldia da. Pekinen bosgarren izan zen, eta olinpiar diploma eskuratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu