GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKOA
Maila guztietako finalak jokatu dituzte, eta Euskadikoa urtarrilean hasiko da
Joan den asteburuan bukatu zen Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa. Hirugarren mailako finalak Itziarren jokatu ziren, bigarren mailakoak Zegaman, eta lehen mailakoak Amezketan. Aurten, txapeldun eta txapeldunorde geratu direnek datorren urtean maila bat gorago jokatzeko aukera izango dute federazioak jakinarazi duenez. Bestalde, Euskadiko Kluben arteko Txapelketa heldu den hilaren erdialdera hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu