Mailari eusteko borrokan, irabazi beharreko partida dauka gaur Lagunak-ek

Bihar jokatuko dira titulurako lehiarako bi euskal taldeen partidak: Reala-Prainsa eta Saint Gabriel-Athletic

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Valladolid azken sailkatuari irabazi eta Superligari eusteko aurrerapauso ederra eman dezake gaur Lagunak-ek, etxean (16:00). Bigarren fasean jokatutako bi partidetatik bat irabazi eta bestea galduta, laugarren daude nafarrak, hiru punturekin. L'Estartit dago buruan, sei punturekin, eta, beraz, gaur irabaziz gero, urrats handia egingo lukete Barañaingoek azken lau postuak urruntzeko. Mailari eusteko borrokan, Eibarrek bihar jokatuko du hirugarren jardunaldiko partida, etxean, Valentziaren aurka (12:00). Jokatutako bi partidak galduta, zazpigarren daude gipuzkoarrak, punturik gabe. Valentzia, berriz, bigarren dago, lau punturekin.

Titulurako lehian, bihar jokatuko dute Realak eta Athleticek. Donostiarrek berdindu egin dituzte lehen bi partidak, Rayo Vallecano liderraren eta Bartzelonaren aurka, eta Prainsa Zaragozari irabazita (12:30), nabarmen gora egiteko aukera daukate bihar. Athletic, berriz, laugarren dago sailkapenean, eta Sant Gabriel azkenaurrekoaren zelaian ariko da bihar, 11:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.