Protagonistak. Philippe Gilbert

Maisua klasikoetan

2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

Jaioterria. Remouchamps (Belgika).

Jaioteguna. 1982ko uztailaren 5a.

Debuta. 2003an, Francaise des Jeuxekin.

Ibilbidea. Francaise des Jeux (2003-2008) eta Omega-Pharma Lotto (2009tik).

Lorpen garrantzitsuenak. Etapa bana irabazi du Frantziako Tourrean, Italiako Giroan eta Espainiako Vueltan; bitan irabazi ditu Amstel Gold Race, Lonbardiako Giroa, Piamonteko Giroa, Paris-Tours eta Omloop Het Nieuwsbla klasikoak; eta behin Fleche Wallonne, Lieja-Bastogne-Lieja eta Brabantse Pijl klasikoak.

EGUNEKO DATUA

GEORGE HINCAPIE16. ALDIZ TOURREAN

George Hincapiek 1986. urtean Joop Zoetemelkek lorturiko errekorra berdindu zuen atzo, Frantziako Tourrean 16. aldiz parte hartuta. 38 urte ditu estatubatuarrak, eta lehen aldiz 1996an korritu zuen. Sailkapen nagusian egin duen posturik onena hamaseigarrena izan zen 2005ean, baina hurrengo urtean maillot horiaere eraman zuen soinean.

EGUNEKO ZORITXARRA

AZKEN TXANPAKOBI ERORIKOAK

Etapa amaitzeko hamar kilometro falta zirela izan zen eguneko lehen erorikoa, eta bi eskas falta zirela, hurrengoa. Astanako txirrindulari batek ikusle bat jo zuen lehenengoan, eta jende mordoa jauzi zen lurrera. Bigarrena txikiagoa izan zen. Zorionez, inork ez zuen minik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.