'OSASUNA AUZIA'

Makirriain ere deklaratzera

Osasuna Fundazioko zuzendari ohiak ez ezik, Osasunako kontalari ohiak ere deklaratu du gaur. Atzo, Artxanko, Peralta eta Pascualek ez zuten deklaratu epailearen aurrean; Angel Bizkaik bi orduz deklaratu zuen.

Miguel Artxanko, Osasunako presidente ohia, atzo, auzitegira bidean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 6a
19:28
Entzun

Osasuna Fundazioko zuzendari ohi Diego Makirriain Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian izan da, epaileak deklaratzera deitu baitu Osasuna auzia-n inputatuta. Harekin batera, Luis Ibero kudeatzaile batzordeko kide ohia eta Osasunako kontalari ohi Tomas Lopez ere inputatu ditu epaileak. Azken biek esan dute Angel Bizkaik eginiko adierazpen guztiak "gezurrak" direla.

Miguel Artxanko Osasunako presidenteordea ohiak eta Txuma Peralta eta Juan Pascual zuzendaritzeako kide ohiek epailearen aurrean ez deklaratzea erabaki zuten atzo, Osasuna auzia ikertzen duen epaileak auzipetuak deklaratzera deitu ostean. Epaitegira sartu aurretik abokatuak esan zuen euren eskubidea zela, eta hala egiteko eskatu ziela sumarioa partzialki itxita dagoen bitartean. Epaitegitik ateratzean Peraltak esan zuen auzia ahalik eta azkarren joatea nahi zuela, "mindura" sortzen dielako.

Angel Bizkai zen deklaratzera deitutako lehena, eta horrek bai hitz egin zuen epailearekin. Bi orduz egon zen, eta horren ostean izan ziren epailearekin Peralta, Artxanko eta Pascual. 

21 lagun daude inpututa Osasuna auzian; tartean, klubeko bi presidente ohi, kudeatzaile ohia, zuzendaritzako kide ohiak eta jokalari ohiak. Osasuna auziko epaileak "kirol ustelkeriaren zantzu argiak" ikusi ditu ikerketan, eta, haren ustez, Miguel Artxanko taldeko presidente ohiak Osasunaren ondasunen "legez kanpoko eta bidegabeko erabilera agindu eta onartu" zuen.

Fermin Otamendi Iruñeko 2. instrukzio epaitegiko epaileak, irailaren 11n argitaratutako autoan, diru mugimenduak estaltzeko taldearen kontuak faltsutu izana egozten dio presidenteari, eta bere ondasunak bere familiako kideei oparitu izana gero kaudimenik eza argudiatu ahal izateko. Martxoan, Izko, Bizkai, Pascual eta Makirriain karguekin aske utzi zituen epaileak. Espetxera bidali zuen Artxanko, eta egun aske dago, bermea ordainduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.