Fernando Garcia Makua eta Joaquin Caparros Athleticen iragana dira honezkero, eta biek modu dotore eta adeitsuan esan diete agur zaleei. Makuak herenegun iluntzean egin zuen. «Presidente berria zoriondu dut. Kontzientzia lasaiarekinnoa, gauzak ondo egin ditudala badakidalako. Hemendik aurrera egitasmo bakarra dugu denok: Athletic. Batasuna da bidea».
Caparros, berriz, atzo agurtu sen, taldearen webgunean eskegitako ohar baten bitartez: «Eskerrik asko zale guztiei elkarrekin lau urte zoragarri pasatzen uzteagatik. Athleticeko familiako beste kide bat ginela sentiarazi diguzue». Teknikariak, momentuz, ez du talderik.
Makuak eta Caparrosek modu dotorean esan diote agur taldeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu