Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak kolpe handia hartu zuen atzo, bazkide konpromisarioek ez zutelako klubaren 2007-2008 denboraldiko aurrekontua onartu ohiko batzarrean. Bazkideek balekotzat eman zituzten aurreko jarduneko kontuak -ia 4,5 milioi euroko zorrarekin-, baina ez berrikoak. 266 boto aurrekontu berriaren aldekoak izan ziren eta 373 kontrakoak; 18 boto zuri edota baliogabe egon ziren. Gehiengoaren erabakia ez dela koherentea esan du presidenteak.
Athleticeko zuzendaritzak, besteak beste, kuoten igoera proposatu zuen, %15 ingurukoa. Makuaren ustez, ordea, bazkideen gehiengoak ez zuen horregatik bozkatu aurka.
Makuak berriro aurkeztuko du aurrekontua, ezohiko batzarrean, "baina bazkideei hobeto azaldu ondoren".
19:15ak aldera hasi zen atzo batzarra Bilbon, Euskalduna Jauregian, eta ia bost ordu iraun zuen.
Futbola
Makuari ez zaio koherentea iruditu Athleticeko bazkideek aurrekontua onartu ez izana
Klubaren iazko kontuei balekoa eman ondoren, 373 bazkide konpromisario aurrekontu berriaren aurka azaldu ziren eta 266 alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu