Saskibaloia

Maljkovic da Tauko entrenatzaile berria

Bihar aurkeztuko dute, Gasteizen. Perasovicek bularreko angina izan zuen otsailaren 12an eta harrezkero ez du taldea entrenatu.

2007ko martxoaren 8a
15:49
Entzun
Tau Baskoniak entrenatzailez aldatu du, Velimir Perasovicek bularrean izan dituen arazoengatik: bihartik aurrera Bozidar Maljkovic izango da entrenatzailea.

Bihar aurkeztuko du klubak Maljkovic, Gasteizen, eta orduan jakinaraziko du Josean Kerejeta presidenteak hura denboraldia bukatu arte egongo den edo hurrengoan ere ariko den bertan.

Perasovicek bularreko angina izan zuen otsailaren 12an eta harrezkero Natxo Lezkano izan da lehen entrenatzaile kargua izan duena; oso emaitza onekin, gainera (Euroligan jokatutako lau partidak irabazi egin ditu, kasu). Ordura arte bigarren teknikaria zen Lezkano eta ikusi egin behar bihartik ere hala den.

Maljkovic Serbian jaio zen, 1952ko apirilaren 20an, eta lau aldiz irabazi du Euroliga: bi Jugoplastika Splitekin, bat Panathinaikosekin eta beste bat Limogesekin. Espainiako ACB Liga bat ere irabazita dago, Real Madrilekin, eta Europako Korac Kopa bat ere bai, Unicajarekin.

ACB Ligan, Real Madrilez eta Unicajan ez ezik, Bartzelonan egon da entrenatzaile. Argazkian, Maljkovic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.