Saskibaloia

Maljkovic: "Tauk eta biok topo egin beharra genuen inoiz"

2007ko martxoaren 9a
15:12
Entzun
Gaur goizean aurkeztu du Tau Baskoniak Bozidar Maljkovic serbiarra lehen entrenatzaile bezala, Velimir Perasovicen partez, honek bularreko angina izan duela-eta. 2008ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du Maljkovicek.

"Lorpen handiko kluba da Tau, antolaketa bikaina dauka, presidente handia du eta, beraz, Tauk eta ni bezalako entrenatzaile batek [lau aldiz irabazi du Euroliga], topo egin beharra genuen inoiz", esan du entrenatzaile berriak. Haren ustez, Tauk eta Arabak "saskibaloiaren kultura handia" dute eta klubak orain arte baino "poztasun handiagoak" lortu beharko lituzke.

Igande eguerdian egingo du debuta, Badalonan, Joventuten kontra ACB Ligako partidan (12:30).

Natxo Lezkanok hartu du azkeneko asteetan Perasovicen lekua lehen entrenatzailearen karguan eta gaurtik berriro bigarren teknikaria izango da. "Seguru nago Lezkanok noizbait entrenatuko duela Tau, baina orain lehengo kargura itzuliko da, esperientzia hartzeko", esan du Josean Kerejeta presidenteak. Gaurko agerraldian hantxe izan da Lezkano.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.