saskibaloia

Maljkovicek ez du TAU entrenatuko datorren denboraldian

TAUk eta Bozidar Maljkovicek elkarrekin zuten kontratua eten egin dute, saskibaloi taldeak gaur jakinarazi duenez. Hala, entrenatzaile serbiarrak ez du taldean jarraituko datorren urtean.

2007ko uztailaren 18a
12:45
Entzun
Gasteizko TAU saskibaloi taldea akordio batera iritsi da orain artean taldeko entrenaitzaile zen Bozidar Maljkovicekin, haren kontratua eteteko. Martxoan iritsi zen entrenatzaile serbiarra Gasteizera, eta denboraldia amaitu arteko eta hurrengo urterako kontratua sinatu zuen saskibaloi taldearekin. Horregatik, taldeak harekin hitzartu behar izan du geratzen zitzaion urteko kontratuaren etetea. Ohar labur batean, eginiko lana eskertu dio TAUk Maljkovici, eta zortea opa dio etorkizunari begira.

Velimir Perasovicen lekukoa hartu zuen Natxo Lezkano ordezkatzeko iritsi zen Maljkovic Gasteizera. Harekin hainbat titulu lortzea zuen helburu TAUk, baina finalaurrekoetan geratu zen bai Euroligan, bai ACBn. Oktay Mahmuti turkiarra da orain Maljkovic ordezkatzeko hautagai nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.