futbola

Manek ez du segituko Athleticen

Prest dago taldea entrenatzen segitzeko, baina betiere klubeko presidente berriak deituko balio.

2007ko ekainaren 18a
18:56
Entzun
Jose Manuel Esnal Mane-k Athleticeko entrenatzaile postua uztea erabaki du, gaur jakinarazi duenez.

Dena dela, prest dago lehen taldea entrenatzen segitzeko, baina betiere klubeko presidente berriak deituko balio. Uztailaren 12an izango dira presidentea hautatzeko hauteskundeak Athleticen. Manek esan du ez duela hauteskundeetan hautagaiek bere izena erabiltzerik gura.

Denboraldi honetan hartu du taldea Manek, sasoia hasia zegoela, eta ekaina arteko kontratua sinatu zuen. Atzo Athletic Espainiako Lehen Mailan mantentzea lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.