Txirrindularitza. Espainiako Vuelta

Manzaneda lehen mailako mendate luzean amaituko da Vueltako gaurko etapa

Christopher Froome lider dela sartuko da lasterketa zatirik gogorrenean; igotzaileen eraso festa espero da

unai zubeldia
2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Lider sendorik gabe sartuko da Espainiako Vuelta zatirik gogorrenean. Christopher Froomek (Sky) ezustea eman zuen herenegun, erlojupeko bikaina egin eta liderraren maillot gorria jantzita. Baina Bradley Wigginsi (Sky) eta Vincenzo Nibaliri (Liquigas) begira daude denak. Gogorra doa Vuelta, baina igo beharreko 47 mendateetatik hamalau besterik ez dituzte igo oraindik. Manzaneda, Ancares, San Lorenzo, La Farrapona, Cordal, Angliru, Peña Cabarga... Gaurtik aurrera daukate paradisua igotzaileek.

Verinen hasi eta Manzaneda gainean amaituko da gaurko etapa, Galizian. Atsedenerako tarterik ez dago: Fumaces eta Ermida hirugarren mailakoak eta Gonza bigarren mailakoa igo beharko dituzte Manzaneda magalera iritsi aurretik. 19 kilometroko igoera da Manzaneda, eta %5,9ko batez besteko aldapa dauka. Hori bai, %16ko pareta bat ere badago tartean. Borrokarako gogoz daude igotzaileak, eta ikusgarria dator Vueltaren bigarren zati luzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.