'Mapfre'-k tartea murrizteko aukera du
BELA. Iker Fernandez eta Xabi Martinezen Mapfre ontziak aukera ezin hobea du Virbac Paprec 3 Bartzelona World Race estropadako buruarekiko tartea murrizteko. Lehen sailkatuak geldialdi teknikoa egin behar izan du Wellingtonen (Z. Berria) eta bi egunez ezingo du nabigatu. Atzo 483 itsas miliatara zeuden, eta bi egunetan asko gerturatu daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu