Maracana futbol zelaiko obrei ekin diete berriz
MUNDUKO KOPA. Bost egun greban egon ondoren, atzo berrekin zieten Maracana Brasilgo futbol zelaiko obrei. Lan baldintzak hobetzea eskatzen zuten langileek. Enpresaburuen eta langileen sindikatuen artean akordioa egin ondoren, 2014ko Munduko Kopako finala jokatuko den futbol zelaiko obrekin jarraitu dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu