Diego Armando Maradonak adierazi du utzi egin diola Argentinako hautatzaile izateari. "Bukatu da nire aroa", esan dio Cronica egunkariari, Buenos Airesera iritsi denean. "Dena eman dut". Dena dela, oraingoz ez du dimisiorik aurkeztu Argentinako Futbol Federazioan, eta honek ere ez du informaziorik zabaldu.
Final-laurdenetan mundialetik kanpo geratu da Argentina, larunbatean Alemaniaren aurka 4-0 galduta. "Neure 50 urteetan hau da bizitzea tokatu zaidan unerik gogorrena. Ikusi beharra dut zer egiten dudan, segitu edo ez", zioen orduan.
Hegoafrikako Munduko Kopara ozta-ozta sailkatu zen Maradonak zuzendutako selekzioa. 2008an hartu zuen kargua.
argentina
Maradonak utzi egin du
"Bukatu da nire aroa. Dena eman dut", esan du Argentinako hautatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu