Maratoitik erretiratu behar izan du Navaskuesek

23. kilometroan utzi du lasterketa, bero saparen eraginez.

Estela Navaskues, maratoian lasterka. MARCELO SAYAO / EFE
2016ko abuztuaren 15a
10:28
Entzun

Hezetasunak sortzen zion beldurrik handiena, eta hark egin dio kalte. Estela Navaskues korrikalari tuterarrak erretiratu egin behar izan du maratoiko probatik, bero kolpe batek jota, 23. kilometroan. Medikuek artatu behar izan dute, baina ongi dago.

157 atleta abiatu dira maratoian, eta 133 helmugaratu. Bi ordu eta erdi pasatxoan amaitzea espero zuen Navaskuesek, eta 1:19:09 denbora eginda igaro du maratoi erdia. Bi kilometro geroago utzi behar izan du lasterketa, ordea.

Jemina Jelagat Sumgong Kenyako atletak irabazi du urrezko domina, 42,195 kilometroak 2:24:04ko denboran osatuta. Eunice Kirwa izan zen bigarren, eta Mare Dibaba hirugarren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.