Marcel Kittelek (Skil) irabazi du esprinean Espainiako Vueltako 7. etapa. Sylvain Chavanelek (QuickStep) jarraituko du sailkapen orokorreko lider.
Azken metroetan erorikoa izan da eta txirrindulari askori eragin die, horrek azken esprina baldintzatu duelarik. Ez da, ordea, txirrindularirik larri zauritu.
Almadenetik abiatu dira txirrindulariak gaurko etapan eta 185 kilometroko bidea egin ondoren Talavera de la Reinara iritsi dira. Biharko etapak 182 kilometro izango ditu, Talavera de la Reinan hasi eta San Lorenzo de El Escorialen amaituko da.
Lehenengo mailako mendate bat -Puerto de Mijares-, bigarren mailako bi -Alto Collado Mediano eta Alto Hoyo de la Guija- eta hirugarren mailako beste mendate bat -Alto de San Lorenzo de El Escorial- igo beharko dituzte.
Espainiako Vuelta irailaren 11ean amaituko da Madrilen.
Etapa: Irabazlea: Liderra:
1.- Leopard taldea Jakob Fuglsang (Leopard)
2.- Christopher Sutton (Sky) Daniele Bennati (Leopard)
3.- Pablo Lastras (Movistar) Pablo Lastras (Movistar)
4.- Dani Moreno (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
5.- Joaquim Rodriguezek (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
6.- Peter San (Liquigas) Sylvain Chavanel (QuickStep)
7.- Marcel Kittel (Skil) Sylvain Chavanel (QuickStep)