Hona hemen, aurrerapen gisa, esan batzuk:
Jose Maria Arrate (Athleticeko presidente ohia): "Bielsak bere estiloaren eta lan egiteko eraren arrastoa utziko du Athleticen".
Javier Irureta (Athleticeko entrenatzaile eta kirol zuzendari ohia): "Ez da kasualitatea Bielsa inoiz egon ez izana bi urte baino gehiago jarraian talde berean".
Javier Clemente (Athleticeko entrenatzaile ohia): "Bielsak ez du asmatu taldea kudeatzen, eta ez du ondo ulertu zer den Athletic".
Endika Guarrotxena (Athleticeko jokalari ohia): "Gauza onak egin ditu Bielsak, eta ziur naiz arrastoa utziko duela".
Rafa Alkorta (Athleticeko jokalari ohia): "Entrenatzaile zaila da Bielsa, oso erradikala eta izaera konplexukoa".
Koikili Lertxundi (Athleticeko jokalari ohia): "Bielsari gertutasuna falta izan zaio jokalariekin, robotak sentitzen ginen lan saioetan".