ESPAINIAKO VUELTA

Marczynski izan da azkarrena Sagunteko helmugan

Poloniarra izan da garaile Espainiako Vueltako seigarren etapan.

Tropela, seigarren etapan. JAVIER LIZON, EFE
2017ko abuztuaren 24a
17:22
Entzun

Etapa bizia izan da Vila-Real eta Sagunt artekoa. Talde batek ihes egin du, eta etaparen kilometro batzuetan 38 lagunerainokoa izan da ihesaldia. Azken kilometroetara hiru lagun heldu dira lasterketa buruan: Enric Mas (Quick-Step Floors), Pawel Poljanski (Bora-Hansgrohe) eta Tomasz Marczynski (Lotto Soudal). Helmugan, Marczynski izan da azkarrena. Zortzi segundo geroago helmugaratu dira Luis Leon Sanchez (Astana) eta Jan Polanc (UAE Team Emirates).

Atzean, 26 segundo geroago helmugaratu da Chris Froome (Sky) liderraren taldea. Bertan ziren faborito gehienak: Vincenzo Nibali, Adam Yates, Michael Woods... ez, ordea, Tejay Van Garderen (BMC); estatubatuarra birritan erori da lurrera, eta zulatua izan du. Atzerago iritsi da David De La Cruz ere (Quick Step).

Hori horrela, Froomek jarraitzen du liderraren maillot gorriarekin, baina bigarren postuan Esteban Chaves (Orica) dago orain, 11 segundoren atzerapenarekin. BMCko Nicolas Roche dago hirugarren sailkapen nagusian, hamahiru segundora. Bideoa: azken kilometroa.


 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.