Azken txanpara bidean da Italiako Giroa. Marianne Vosek (Jumbo Visma) garaipenak pilatzen segitzen du. Atzokoan, bigarrenez jaso zituen besoak aurtengo aldian. Oraingoan ere esprinteanizan zen. Herbeheretarra izan zen bizkorrena Bergamoko helmugan. Annemiek van Vleutenek lehen postuan segitzen du. Ez zuen etapa amaiera erraza izan Movistarreko txirrindulariak, bi kilometro falta zirenean eroriko bati izkin egin behar izan baitzion.
Etapak espero zen gidoia izan zuen. Helmugara iristeko gutxi falta zenean, bazegoen lasterketa apurtzeko aldapatxo bat. Mavi Garcia (UAE) ahalegindu zen, baina Jumbok ondo kontrolatu zuen, eta bere legea ezarri esprintean.
Marianne Vosek bigarrenez irabazi du aurtengo Giroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu