Italiako Giroa

Marianne Vosek irabazi du hirugarren etapa

Aste honetan hil den Jolien Verschueren ziklo-kroslariariari eskaini dio garaipena.

Marianne Vos, artxiboko argazki batean. MARCEL VAN HOORN / EFE
2021eko uztailaren 4a
20:41
Entzun

Marianne Vos (Jumbo Visma) txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa. Esprintean hartu die aurrea Lucinda Brandi, Lianne Lipperti eta Elisse Chabbeyri.

Ovadan amaitu da etapa. Beste zazpi geratzen dira. 34 urteko txirrindulariarentzat 234. garaipena da, eta horrekin inoizko txirrindularirik onenetako bat da herbeheretarra. Urrezko domina bana lortu zituen 2008ko eta 2012ko Olinpiar Jokoetan.

Jolien Verschueren ziklo-kroslariari eskaini dio garaipena Vosek. Verschueren ostegunean hil zen 31 urte zituela, garuneko minbiziak jota.

«Hartan pentsatu dut, eta indar handiagoa ematen dit. Lasterketa berezia egin nahi nuen harengatik», esan du etapa irabazi ostean.

Sailkapen orokorrean Anna Van der Breggen da nagusi, eta 1:21 ateratzen dio bigarrenari, Ashley Moolam-Pasiori, alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.