Marianne Vosek irabazi du Mortiroloko etapa
TXIRRINDULARITZA. Marianne Vos (NBE) Italiako Giroan ematen ari den erakustaldiak ez du etenik, eta atzo aurtengo laugarren etapa irabazi zuen, Grosottoko helmugan. Itzuliko etapa nagusia zen, Mortirolo igo zuten, eta Vosek lidergoa indartu zuen. Herbeheretarrak 2.36ko aldea du Emma Pooley (Garmin) bigarren sailkatuarekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu