Frantziako Tourra

Mark Cavendish-ek irabazi du Tourreko bostgarren etapa

Azken esprintean irabazi du, Gilbert izan da bigarren eta Rojas hirugarren. Hushovd-ek jarraitzen du Tourreko lider. Eman Tourraren inguruko zure iritzia Berriketan.info sare sozialeko eztabaida gunean.

2011ko uztailaren 6a
18:04
Entzun

Mark Cavendish-ek (HTC) irabazi du Tourreko bostgarren etapa, esprintean. Pjilippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto)  izan da bigarren eta Jose Joaquin Rojas (Movistar) hirugarren. Thor Hushovd-ek (Garmin) itzuliko lider jarraitzen du.

Bostgarren etapak 164,5 kilometro zituen eta erorketa ugariko etapa izan da. Erorketek, gainera, txirrindulari esanguratsuei eragin diete, besteak beste, Euskaltel taldeko Iban Velasco, Alberto Contador (Saxo Bank), Robert Gesink (Rabobank), Gert Steegmans (Quick Step) eta Janez Brajkovic-i (Radioshack). Azken honek etxera itzuli behar izan du.

Biharko etapa Dinan-en hasi eta Lisieux-en amaituko da. 226,5 kilometrokoa izango da

Etapa     Irabazlea                                                   Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)             Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

2.-           Team Garmin-Cervelo                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

3.-           Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)         Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

4.-           Cadel Evans (BMC)                                  Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

5.-           Mark Cavendish (HTC)                             Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.