Mark Cavendish-ek (HTC) irabazi du Tourreko zazpigarren etapa, esprintean. Alessandro Petacchi (Lampre) izan da bigarren eta Andre Greipel (Omega) hirugarren, oso tarte txikiarekin. Thor Hushovd-ek (Garmin) jarraitzen du Tourreko lider.
Zazpigarren etapak 218 kilometro zituen, ihesaldi batekin hasi da, lehen kilometrotik bertatik. Lau txirrindularik egin dute ihesaldia, tartean Euskalteleko Pablo Urtasunek, honekin batera aritu dira Mickael Delage (Francaise des Jeux), Gianni Meersman (Francaise des Jeux) eta Yannick Talabardon (Saur). Helmugarako 12 kilometro falta zirela harrapatu ditu tropelak. HTC taldeak hartu du azken kilometroetan tropeleko burua, Cavendish-i garaipena erraztuz.
Eroriko garrantzitsu bat ere izan da tropelean gaur, helmugarako 37 kilometro falta zirela izan da eta honen ondorioz Bradley Wiggins-ek (Sky) erretiratu egin behar izan du, lepa uztaian min hartuta. Tom Booner (Quick Step) ere gaur erretiratu da, mina hartuta baitzegoen.
Biharko etapa Ainguranden hasi eta Super-Besse Sancyn amaituko da. 189 kilometrokoa izango da
Etapa Irabazlea Liderra
1.- Phillipe Gilbert (Omega Pharma) Phillipe Gilbert (Omega Pharma)
2.- Team Garmin-Cervelo Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
3.- Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
4.- Cadel Evans (BMC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
5.- Mark Cavendish (HTC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
6.- Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
7.- Mark Cavendish (HTC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)