Mark Cavendishek Omegan korrituko du
TXIRRINDULARITZA. Mark Cavendish Man uharteko txirrindulariak hiru urterako kontratua sinatu du Omega taldearekin. 2015era arte egongo da talde berrian, eta, besteak beste, Tom Boonen izango du taldekide. Boonenek ongietorria egin dio: «Aurreko tirabirak ahaztu ditugu; ongietorria izango da». Horrela, Sky utziko du, urtebetez bertan korritu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu