atletismoa

Marka berria Behobia-Donostian: 20.481 lasterkari

Parte-hartzaileen artetik %15 emakumezkoak dira. Igandean izango da 20 kilometroko proba.

2010eko azaroaren 9a
15:09
Entzun
Partaidetza marka berria lortuko du igande honetan Behobia-Donostia probak: 20.481 lasterkari ariko dira. Haietatik gehienak, gipuzkoarrak: 7.483 lagun. 20.000tik %15,5 emakumezkoak izango dira. Gaur aurkeztu dute Fortuna Kirol Klubeko ordezkariek, Lasterketa bat baino gehiago lelopean.

11:00etan hasiko da 46. Behobia-Donostia -elbarriek 10:20etan ekingo diote-. 20 kilometroko proba da, eta Chema Martinezek aurten ere hartuko du parte; hark irabazi du azken lau urteetan. Alberto Juzdadok du errekorra: 59.19. Emakumezkoetako marka, berriz, Rocio Riosek: 1.08.59.

Aurtengo berrikuntzetako bat 125 patinatzaileren parte-hartzea izango da. 10:40etan hasiko dira.

Iaz 18.500 lagunek eman zuten izena. Dena dela, pare bat mila gutxiagok bukatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.