Larunbateko 18:00etan hasi eta igandean ordu berean amaitzea zuen xede Aitor Garmendia beasaindarrak. Tarte horretan Patxi Caminosek zortzi urte lehenago jarritako marka hobetzea zen haren asmoa. Caminosek 13 alditan igo zuen Txindoki 2010ean, eta hamabitan jaitsi. Orain, Garmendiak errekor berria jarri du: 23 ordu eta hamabi minutuan hamahiru alditan igo eta jaitsi du mendia.
Jendetza bildu zen marka ikusi eta babesa ematera, eta pozik zegon atzo Garmendia bera lortutakoarekin: "Eguraldia ere alde izan dut, eta nire erritmoa aurkitu dudanean nahiko erraza izan da". Dena den, aitortu du amaiera aldean ahul sentitu dela, baina "buelta eman" diola.