ELX 2-3 ATHLETIC

Markagailua irauli, eta zazpigarren da Athletic

2-0 zihoan galtzen atsedenaldian, baina bigarren zatian hiru gol egin dituzte zuri-gorriek.

Athleticeko jokalariak, lehen zatiko une batean. MANUEL LORENZO / EFE
2015eko maiatzaren 17a
21:06
Entzun

Urrezko hiru puntu eskuratu ditu Athleticek Elxen zelaian. Gaizki hasi du partida talde zuri-gorriak, eta Jonathasek aurretik jarri du Elx 32. minutuan. Lehen zatiaren amaieran, Jonathasek berak aldea zabaldu du.

Erabakita zirudien partidak, baina bestela zelairatu da bigarren zatian Athletic. Aukerak izan arren, 80. minutuan egin du Athleticek lehen gola, Aketxeren bidez. 87. minutuan, gol ederra egin du Mikel San Josek, eta luzapenean lortu du Iñaki Williamsek garaipenaren gola.

Athleticek garaipena eta Malagak porrota eskuratuta, bilbotarrak dira orain Europa Liga jokatzeko aukera ematen duen zazpigarren postuan. Azken jardunaldian Vila-Realekin jokatuko du Athleticek San Mamesen, eta nahikoa izango du Malagaren eta Espanyolen emaitza berdina lortzearekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.