txirrindularitza

Markel Irizarrek irabazi du Andaluziako Itzulia

Orain arteko garaipenik handiena du.

Berria.info
2011ko otsailaren 24a
17:47
Entzun

Markel Irizar Radio Shack taldeko txirrindulariak (Oñati, 1980) irabazi du Andaluziako Itzulia, gaur, sailkapen nagusian Jurgen Van den Broeck-ekiko zeukan segundo baten aldeari eutsita.

Oscar Freirek eraman du etapa -bosgarrena-, esprintean. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) geratu da bigarren gaur.

2004an hasi zen profesionaletan ibiltzen Irizar, Euskaltel-Euskadirekin. 2010etik Radio Shacken dago. Orain arte, garaipen bakarra zeukan: iaz Poitou-Charentes Itzulian irabazitako etapa bat. Andaluziakoa du, beraz, orain arteko garaipenik handiena. Behin Down Under Itzuliko mendiko maillota irabazi zuen, eta Paris-Niza batean erlojupekoan hirugarren izan zen.

2002an, afizionatuetan zela, barrabiletako minbizia izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.