Markinan hasiko da Euskadiko Binakako Txapelketa, etzi

Erredakzioa
2003ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Bilbon aurkeztu zuten atzo eta Markinan hasiko da etzi zesta-puntako Binakako Euskadiko Txapelketa. Eusko Basque enpresako zortzi bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. A multzoan: Goikoetxea-Lopez, Bereikua-Goitia, A. Arriaga-Enbil eta Alberdi II.a-Barrondo. B multzoan: Alberdi I.a-J. Arriaga, Lander-Felix, Egiguren II.a-Aranburu eta Konpa-Irastorza. Hilaren 16an jokatuko da finala, Markinan.

Markinan eta Gernikan jokatuko dira txapelketako partida guztiak. Gernikak itxita egin ditu sei hilabete, eta astelehenean irekiko dute datozen lau hilabeteotarako. Kanporaketa sistemaz jokatuko da txapelketa. Final-laurdenak partida bakarrera, irabazleek elkarren kontra finalerdietan eta, ondoren, finala. Igandean, Markinan, Bereikua-Goitia eta Egiguren-Aranburu ariko batean, eta Alberdi I.a-J. Arriaga eta Alberdi II.a-Barrondo bestean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.