Marquez txapeldun izan daiteke gaur Estorilen
MOTOZIKLISMOA. Marc Marquez kataluniarrak (Derbi) 125 cc.-ko mailako Munduko Txapelketa irabaz dezake gaur Estorilen, Portugalgo Sari Nagusian. Horretarako, hamahiru eta zortzi puntu atera behar dizkie Nicolas Terol (Aprilia) eta Pol Espargaro (Derbi) herrikideei. Proba berean, Bradley Smith ingelesa (Aprilia) irtengo da pole-tik, eta Efren Vazquez bilbotarra (Derbi),14. postutik. MotoGPn, berriz, Jorge Lorenzo balearrak (Yamaha) lortu zuen atzo pole-a, eta Moto2n, Gabor Talmacsi hungariarrak (Speed Up).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu