Donostiako Klasikoa

Martin Perdiguerok irabazi du Donostiako klasikoa

Saunier taldeko Miguel Angel Martin Perdiguero txirrindulari espainiarra izan da bizkorrena Donostiako Klasikoan; bost ordu 47 minutu eta 29 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Haren atzetik, Bettini eta Rebellini sartu dira helmugan, denbora berean. Nolanahi ere, lasterketako azken kilometroak zazpiko talde batek ihesean egin ditu, eta guztiak elkarrekin iritsi dira azken metroetaraino. Haien artean zen Alberto Martinez karrerista pasaitarra, baina saiatu den arren, ez du helmugara garaile iristeko aukerarik izan. Azkenean, bostgarren izan da, hura ere irabazlearen denbora berean.

2004ko abuztuaren 7a
17:18
Entzun
Martin Perdiguerok, Bettinik, Rebellinik, Serranok, Totschnigek, Bassok eta Alberto Martinezek osatutako zazpikoak ihesean egin ditu Klasikoko kilometro asko, Astarloa, Valverde eta beste zenbait faboritok osatutako beste talde bat atzetik zuela. Azken kilometroraino elkarrekin iritsi dira, eta, azkenean, esprinean erabaki da lasterketa. Martin Perdiguero besteak baino azkarragoa izan da. Bigarren, berriz, Bettini sartu da Donostiako Bulebarreko helmugan, eta Rebellini hirugarren.

Azken kilometroan taldetik jauzi egiten saiatu da Alberto Martinez gipuzkoarra (lehenago ere bai, Oiartzunen, Gurutzen gora), baina ez du lortu.

Honako denbora epeetan egin dute ibilbidea lehen zazpiek:

Perdiguero , 5 ordu, 47 minutu 29 segundo.

Bettini , d.b.

Rebellin , d.b.

Serrano , d.b.

Martinez , d.b.

Totschnig, 5 segundora.

Basso , 5 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.