Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak buruz buruko Kutxa Masterseko finala jokatuko dute bihar, Iruñeko Labriten (17:45, Nitro). Biak buruz buruko txapeldun izandakoak diren arren, Iberokoa ageri da faborito garbi gisa. Pilotaleku osoan elkarren aurka jokatu duten bi aldietan irabazi du, eta iaz hura izan zen Masterseko txapeldun. Bengoetxea VI.arentzat, berriz, aurtengoa da lehen finala.
Eibarren ere jaialdia egongo da bihar, gabon eguneko jaialdi tradizionala (17:00), eta Aspek antolaturiko bost koadroko torneoko finalerdia jokatuko dute Titin III.a-Beroizek eta Aritz Lasa-Barriolak (17:00). Irabazleek etzi jokatuko dute finala, Irujo eta Merino II.aren aurka. Errioxako hedabide baten arabera, Merino II.ak beteko du Zubietaren tokia binakakoan, eta enpresak maila oneko partida jarri nahi izan dio erritmoa hartzen joateko.
Martinez de Irujo da faborito garbi bihar, Kutxa Masterseko finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu