Esku.huska
Martinez Irujok igandean jokatu egingo du
Juan Martinez Irujok igandean Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenetako partida jokatzeko moduan dagoela adierazi du, Iruñeko Labrit pilotalekuan egin zuen proba eta gero. Iberoko aurrelariari pasa den astelehenean ezker eskuko hatz txikian pitzadura bat egin zitzaion, Galarza VI.arekin entrenatzen ari zela. Irujok Asier Olaizolaren aurka jokatuko du igandean.
Martinez Irujok onartu duenez, "entrenamenduaren aurretik ezkor nintzen, baina min apur izan arren jokatzeko moduan nagoela ikusi dut. Mina jasangarria da, eta igandean jokatu egingo dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu