Atenas 2004, Olinpiar jokoak / Bela
Martinezek eta Fernandezek urrea lortu dute belan
Iker Martinez eta Xabi Fernandez euskaldunek urrea lortu dute gaur, belako 49er modalitatean. Gaur jokatu da belan 49er modalitateko azken estropada, eta Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek nahikoa zuten gaurko estropada 10. postuan amaitzea urrea irabazteko. Zazpigarren bukatu dute, eta beraz, urrea beraientzat da.
Zilarra Rodio Luka eta George Leonchuk ukraniarrek irabazi dute, eta brontzea, berriz, Erresuma Batuko Chris Draper eta Simon Hosckos.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu