Futbola

Martxoaren 4an izango da Kopako Athletic-Sevilla, 20:00etan

2009ko otsailaren 20a
15:31
Entzun
Espainiako Futbol Federazioak gaur jakinarazi du Athletic-Sevilla Espainiako Kopako finalerdiko itzuliko partida martxoaren 4an jokatuko dela azkenean, 20:00etatik aurrera. Sevillak 2-1 irabazi zuen joanekoan.

Mallorca-Bartzelona Kopako beste finalerdikoa ere egun berean jokatuko dute, 22:00etatik. Aurreko partidan 2-0 nagusitu zen Bartzelona.

Athleticek duela 25 urte irabazi zuen azkeneko aldiz Kopa. Finalera, berriz, orain dela 24 urte heldu azkeneko aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.