Masud eta Nekunam bost partidarako galdu ditu

Javad Nekunam. IÑIGO URIZ / A. PRESS.
2010eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
OSASUNA. Masudek eta Nekunamek ez dituzte Ligako hurrengo bost partidak jokatuko Osasunarekin, Asiako Kopa dela eta. Irango bi jokalariak atzo irten ziren Iruñetik, eta urtarrilaren amaierara arte ez dira itzuliko. Asiako Kopa urtarrilaren 6 eta 29 bitartean jokatuko dute, eta hura prestatzeko abiatu ziren aldez aurretik. Etzitik aurrera Qatarren entrenatuko dira euren selekzioarekin. Jokatuko ez dituzten partidak hurrengo taldeen aurka jokatuko ditu Osasunak: Sevilla,Getafe, Vila-real, Almeria eta Real Madril. Jose Antonio Camachok bi jokalariok gabe egin beharko die aurre talde horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.