Masud: «Ez dut partida bakar bat ere galdu nahi»
FUTBOLA. Masud Xojaei jokatzeko prest dago, hamabost hilabete luzean min hartuta egon ondoren —sei aldiz egin diote ebakuntza ezker oineko hatz batean—. Osatze prozesu luzean lagundu dioten guztiei eskerrak eman zizkien atzo Osasunako jokalari irandarrak, eta azpimarratu inon ez duela sentitu horrenbesteko maitasuna klub batenganako. Osatuta, Masudek ez du partida bakar bat ere galdu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu