Matteo Trentin Quick-Step taldeko txirrindulari italiarra izan da azkarrena Espainiako Vueltako laugarren etapan, Escaldesetik Tarragonara bitartekoan.
Stephane Rossetto (Cofidis) eta Diego Rubio (Caja Rural) ihesean izan dira hainbat kilometrotan, baina zortzi kilometroren faltan harrapatu ditu tropelak. Azken zortziak bat eginda heldu da tropela, eta sprintean erabaki da laugarren etapa.
Azken metroetan, Trentin izan da azkarrena. Ezkerrera zabaldu da italiarra, eta aise nagusitu zaie gainerako txirrindulariei. Ez da lider aldaketarik, eta Chris Froomek jarraituko du maillot gorriarekin.
🇮🇹@MATTEOTRENTIN of 🇧🇪@quickstepteam wins stage 4 of 🇪🇸@lavuelta#LV2017pic.twitter.com/0wLsENI7d2
— World Cycling Stats (@wcstats) 2017(e)ko abuztuak 22