Txirrindularitza

Matthews, distantzia ondo neurtuta

Oricako australiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko laugarren etapa, esprintean, Peter Sagani (Tinkoff) aurrea hartuta. Tom Dumoulinek (Giant) jarraitzen du lider.

jarraia112066.jpg
unai zubeldia
2015eko ekainaren 16a
18:20
Entzun

Etapa guztian Oricak gogotik lan egin ondoren, Michael Matthewsek errematea eman dio taldearen lanari. Australiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko laugarren etapa, esprintean Peter Sagani (Tinkoff) aurrea hartuta. Stijn Devolder (Trek), Alex Howes (Cannondale), Thomas De Gendt (Lotto), Davide Malacarne (Astana) eta Frederik Backaert (Wanty) ibili dira ihes eginda, eta, behin tropelak harrapatuta, saiatu dira Alexei Lutsenko (Astana), Marco Marcato (Wanty), Sergio Luis Henao (Sky) eta Jan Bakelants (Ag2r) ere. Baina esprinta izan da amaieran, eta, Saganen gurpila hartuta, erraz antzean nagusitu da Matthews.

Sailkapen nagusian Tom Dumoulinengandik (Giant) segundo bakarrera dago orain Sagan. Untertezen-Flumserberg eta Rettenbach artean, Suitzako Itzuliko bosgarren etapa jokatuko da bihar, saiorik erabakigarrienetako bat. 237,3 kilometro dauzka etapak, eta 2.700 metrora amaituko da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.