Matxin VI.ak sakeari esker egin du aurrera
ERREMONTEA. Matxin VI.ak buruz buruko Kutxa Sariko atarikoan aurrera egin zuen atzo, Barrenetxea IV.a 30-20 kanporatuta. Aurrelariak atzelaria kanporatu zuen, eta bitxia dirudien arren, aldea sakean egon zen. Matxinek hamar tanto lortu zituen saketik, Barrenetxeak, berriz, bi. Irabazleak Agirresarobe izango du aurkari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu