Euskaltel-Euskadi txirrindulariak ez ziren Frantziako Tourrean uste bezain fin ibili,baina Espainiako Itzulian "ahal den guztia egiteko" prest daudela azaldu du Miguel Madariagak. Ordurako, Espainiako Itzulirako, Iban Mayo eta Haimar Zubeldia errepidean gora joateko prest egongo direla adierazi du Miguel Madariagak, taldeko zuzendariak.
Alde batetik,Mayok giharretako gainkarga eta bestetik, Zubeldiak belaunean duen tendinitisa osatzeko ahaleginak egiten ari direla adierazi du Madariagak. Dena den, bi txirrindulariak Itzulira nola iritsiko diren "inork ez dakiela" esan du txirrindulari taldeko zuzendariak zuhur.
Espainiako Itzulian gainera, ez dira Mayo eta Zubeldia bakarrik egongo, beraiekin batera Roberto Laiseka, Samuel Sanchez eta Joseba Albizu izango dira.
Nire eta Ibanen artean ez dago haserrerik"
Miguel Madariagak Iban Mayo eta bere artean "ezer ez" dagoela ziurtatu du. "Denok egon gara Mayo laguntzeko eta ez du beste kideekin ere inongo arazorik", azaldu du Madariagak.
Bestalde, datorren urteari begira, Mayok eta Zubeldiak taldean jarraituko duten "zalantzarik ez" duela adierazi du Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko zuzendariak.
Txirrindularitza
Mayo eta Zubeldia Espainiako Itzulian sasoian izango direnetz jakiterik ez dagoela nabarmendu du Madariagak
Frantziako Tourrean pot egin ondoren, azken orduko ezusterik ez bada, Iban Mayo eta Haimar Zubeldia Espainiako Itzulian arituko direla ziurtatu du Euskaltel- Euskadiko txirrindulari taldeko zuzendari Miguel Madariagak. "Itzuli handia egin behar dugu" adierazi du Madariagak gogotsu, eta hori lortzeko, lanean gogor ari direla esan du taldeko zuzendariak. Hala ere, Mayo eta Zubeldia zein sasoi puntutan iritsiko diren inork ez dakiela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu