Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) atzeratu egin du Iban Mayo txirrindulariari kontraanalisia egiteko data, abenduko lehen astera arte. UCIk Mayori bidalitako komunikatuan azaltzen duenez, “hilaren 4 eta 6 bitartean egingo zaio”. Gaur zen proba egiteko azken eguna, baina UCIk emandako azalpenen arabera, abisua eman zenetik ez dute nahiko denbora izan.
Txirrindulariaren ordezkariak UCIk kontraanalisia egiteko inongo oinarri juridikorik ez duela iritzi diote eta dagoeneko hainbat eskutitz bidali dizkiete azalpenak eskatuz. Oraindik, baina, ez dute erantzunik jaso.
Aurtengo Frantziako Tourrean Iban Mayori bi analisi egin zizkioten. A analisian EPO sustantziaren arrastoak aurkitu zituzten. B analisia Ganteko laborategira eraman zuten eta negatibo eman zuen. Sydneyko beste laborategi batek bat egin zuen emaitza horrekin.
Txirrindularitza
Mayoren kontraanalisia atzeratu egin du UCIk
Abenduko lehen astera luzatu dute data. Txirrindulariaren ordezkariak ez datoz bat UCIren erabakiarekin eta azalpenak eskatu dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu