McDonald Mariga erdilaria aurkeztu dute, Anoetan
REALA. Realak McDonald Mariga erdilari kenyarra aurkeztu zuen atzo arratsaldean, Anoetan, goizean mediku azterketak pasa ondoren. Utzita ariko da urtebetez, eta gero fitxatzeko aukera izango du Donostiako taldeak. Aurkeztu bezain laster Zubietara joan zen, gainontzeko taldekideekin batera entrenatzeko. Gogotsu iritsi da kenyarra. «Talde historiko honi irabazten laguntzera nator».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu