Onartu egin zuen buruz burukoa Petacchi ahaltsuak eta McEwen irten zen garaile. Zentimetrorik, apenas. Azken gerri kolpe indartsua helmugako argazkian etsaiari aurrea hartzeko. Petacchik aitzakiarik ez du, atzokoagatik. Fassako taldekideek lan aparta egin zioten. Marco Velo taldekideak errepidea libre utzi zion Petacchiri, azken 250 metroetan ondoen dakiena egin zezan: tarte hori beste inork baino azkarrago egin. Italiarraren gurpilera itsatsi ziren McEwen bera eta Erik Zabel. Biek eskuinera egin zuten. McEwen parez pare jarri zen, indartsuago bukatu eta Petacchi gainditu zuen. Zabelek eta O'Gradyk ere aurrea hartuko zioten Petacchiri, esprinta luzeagoa izan balitz.Esprinta garbia izan zen, istlurik gabekoa, trikimailurik gabekoa eta McEwenek, horrela gertatzen denean ere gailentzen badakiela erakutsi zion otsoari, Petacchiri, atzo. Petacchik berak, McEwenek eta beste esprinter batzuek jai hartuko dute hurrengo egunetan.
-
Sailkapenak
10. ETAPA
1. Robbie McEwen (Dav.) 5.29.212. A. Petacchi (Fassa) d. b.3. Stuart O'Grady (Cofidis) d. b.4. Erik Zabel (T-Mobile) d. b.5. Paolo Bettini (QST) d. b.
NAGUSIA
1. Danilo Di Luca (Liq.) 44.51.402. Ivan Basso (CSC) 9ra3. Paolo Savoldelli (Dis.) 35era4. D. Cunego (Lampre) 1.15era5. David Cioni (Liq.) 1.27ra6. S. Garzelli (Liq.) 1.35era8. Serhii Hontxar (Dom.) 1.39ra10. G. Simoni (Lampre) 2.11ra15.
J. Garate
(Saunier) 3.18ra20.
A. Gonzalez
(Eus-Eus.) 3.48ra24.
H. Zubeldia
(Eus-Eus.) 4.22ra