KIROLA

Mediaprok 11,6 milioi euro eman beharko dizkio Realari

Donostiako 6. Epaitegiak arrazoia eman dio Realari komunikazio taldearekin duen auzian; zazpi milioi eman beharko dizkio kalte-ordain gisara, aurreko denboraldietatik zor zizkion 4,6 milioiez gain.

2012ko irailaren 20a
16:35
Entzun

Mediaprok 11,6 milioi euro ordaindu beharko dizkio Realari, Donostiako 6. Epaitegiak ebatzi duenez. Ebazpenean, epaitegiak dio komunikazio taldeak ez duela bete Realarekin zuen kontratua, eta "larri" urratu duela kontratu hori. Urratze horien truke zazpi milioi euro pagatzera behartu du auzitegiak Mediapro, eta bi hilabete pasatu baino lehen ordaindu beharko dio gainera. Hogei egun ditu Mediaprok helegitea jartzeko.

Zazpi milioi euro horiei gehitu behar zaizkie aurreko denboraldien irudi eskubideen truke Mediaprok Realari ordaindu ez zizkion 4,6 milioiak. Gainera, epaitegiak argitu du Realak bere partidak emateko eskubidea beste komunikazio talderen bati saltzeko aukera duela. Hain justu, Sogecableri saltzeagatik salatu zuen Mediaprok Reala, baina horretan ere epaileek arrazoia eman diote Realari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.