Memphis Grizzliek eta Golden State Warriors 3-2 aurretik dira, Los Angeles Clippers eta Denver Nuggetsen aurretik, hurrenez hurren, NBAko Mendebaldeko Konferentziako final-laurdenetako kanporaketetan. Bien egoera, oso antzekoa da: Memphisek bere hiru garaipenak jarraian lortu ditu, azkenekoa atzo, etxetik kanpo (93-103); Golden Statek, berriz, aurretik irabazi zituen hiru jarraian, baina, etxetik kanpo, ez zuen baliatu Denver kanporatzeko lehen aukera (107-100).
Lehen bi partidak irabazi ondoren, Clippers apurka urtzen ari da, eta Memphiseko defentsa ere pibotekin talka egiten. Atzo Chris Paul Los Angeleseko eskoltak 35 puntu sartu zituen, baina Memphiseko pibotak gehiago izan ziren: Zach Randolphek 25 puntu eta 11 errebote lortu zituen, Marc Gasolek, berriz, 21 puntu, zortzi errebote eta lau asistentzia. Eguneko beste partidan, berriz, Denverrek Golden Staten erritmo bizia galgatu zuen, eta Stephen Curry taldeko izarra lotu: 15 puntu lortu zituen batez besteko txarrekin. Kanporaketetako seigarren partidak etzi jokatuko dira, Oaklanden eta Memphisen.
Memphisek aurrea hartu dio Clippersi, eta Denverrek ez du amore eman nahi
Chris Paulek partida bikaina jokatu du, baina Memphisen uztaipeko jokoa gehiago izan da (93-103)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu